Blog honetan, Udan zehar plan desberdinak egiteko aukera emango dizkizuet, udara entretenigarria, hezitzailea eta desberdina izan dadin, eguraldiaren araberako planak eskeiniko dizkizuet.

2010/09/13

Kontzeptu mapa

Bertan ebaluazioari buruzko mapa kontzeptual bat egin dizuet. Ebaluazio bat nola egin daitekeen ikusten da bertan, hau egiteko Cmaptools programa erabili dut, erabiltzeko programa erraza da. 


Skype erabiltzen...

Skype erabiltzen dizuet. Skype programak internet bidezko deiak eskeintzen dizkigu, dei hauek dohainik dira ordenagailu batetik bestera deiak egiten badira, beste aukera, ordenagailutik mugikor batera deiak edo mezuak bidaltzea, hau ordaindu egin behar da.
Programa hau jeisteko, Google-en Skype jarri eta Download eta kitto.


2010/09/11

Argazki panoramikoak egiteko tutoriala

 Udan ateratako argazkiekin argazki panoramikoak sortzeko balio duen programa da hau. Programa hau hilabete batez dohainik erabiltzeko aukera dugu, ondoren gustokoa izaten badugu ordaindu egin beharko genuke.  Programa hau jeisteko hona hemen link a:

http://zoner-panorama-maker.softonic.com/



2010/09/09

Guztiak eskolara!!!

Dagoeneko kurtso berria iritsi da eta  guztiak eskolara itzultzeko ordua iritsi da. Batzuk gogoz hasiko zarete berriro, lagunak ikusteko, beraiekin jolasteko... baina beste batzuk gogo gutxiagorekin. Animo, ondoren argazki bat jarriko dizuet, bertan nire Boliviako ikasleekin ateratako argazki bat da, ikasle hauek gogo handiz joaten dira eskolara.

        

Nola lagundu???

Kaixo berriro ere!! aurrekoan jarri nuen bezala, Pakistanek laguntza handia behar du, beste herrialde batzuen antzera. Ondoren laguntza emateko hainbat fundazio, asozioazio.. helbideak ipinoko dizkizuet bertan nahi eta alha izanez gero laguntza txiki bat emateko.

Haurralde fundazioa
UNICEF
DOA
Vicente Ferrer Fundazioa
GURUTZE GORRIA
CARITAS
Emaus

 Hainbat fundazioren helbideak dituzue hemen baina ziur nago beste mila era ezberdinetara laguntzeko aukera dagoela.

 MILA MILA ESKER

2010/09/07

Pakistanek laguntza behar du!!!

Agian ez duzue jakingo, baina duela hilabete gutxi gora behera, Pakistanen izugarrizko uholdeak egon dira, bertan 20 milloi pertsona baino gehiago etxerik gabe geratu dira, bertan laguntza eskeintzea ezin bestekoa da. Pakistanek laguntza behar du!!!!

Bihar ze eguraldi?

Kaixo lagunok!! aspaldiko partez berriak. Biharko eguraldiaren berri eman nahi dizuet Euskalmet-en arabera, dagoeneko batzuk eskolara joaten hasiko zineten baina arratsaldeak agian libre izango dituzue beraz honen arabera planak egin ditzakezue.


 Donostia    min 16º/ max 25º asteazkena
Bilbo min 16º/max 25º asteazkena
Gasteiz min 14 / max 26º asteazkena 

2010/08/26

Entrenamenduak ikustera!!!!

Ziur nago, zuetako bakoitzari kirolen bat gustatuko zaizuela, futbola, eskubaloia, boleibola, saskibaloia. Zuen taldearen entrenamenduak ikustera jun zintezkete, gurasoekin edo lagunekin. Egunkarian agertuko zaizkizue zuen taldeak entrenamenduak egingo dituzten. Nik badaezpada talde batzuek interneteko helbideak ipiniko dizkizuet.

1 Lagun Aro sakibaloi taldea
2 Baskonia sakibaloi taldea
Bilbao Basket
4 Athetic
5 Erreala

   ASKO ANIMATU ZUEN TALDEA, BAINA KONTUZ IBILI EZTARRIAREKIN!!!!!!

2010/08/23

Leitzaran Bailara

Aurrekoan aipatu nizuen bezala, Leitzaran bailara ezagutzeko gomendioa egiten nizuen, Youtuben bideo txiki bat aurkitu dut, hau EiTB -ko"Horrelakoa da bizitza"  programakoa da 2008/04/03, egunean Ander Eizagirrek egindako erreportaia duzue, eta zuei ikusteko aukera ematen dizuet.


2010/08/22

Nire Herriaren aurkezpen txikia

Ni Andoaindarra naiz eta nire herria aurkeztuko dizuet nik egindako bideo txiki baten bitartez, zuen gustoakoa izatea espero dut. Andoain da nire herria Gipuzkoako herri txiki bat da, 15.000 biztanlez osatua dago. Oria eta Leitzaran ibaiak zeharkatzen dute, Öriaren ibaiadarra delarik, ea gustatzen zaizuen! 

2010/08/21

MARIJAIA DATOR!!!

Gaur Bilboko aste nagusia hasten da! hainbat ekintza egongo aste oso batean zear. Aukera izanez gero Bilbora joan zaitezte festaz gozatzeko, hori bai!! kontuz ibili, Marijaiaren harrerara joaten bazarete, zikin zikin bukatzu dezakezue eta, txanpaina, hirina... botatzen baitira txupinazoa ondoren.

  Kepa Junkera.


Ondoren Marijaiaren abestiaren letra jarriko dizuet, ikasi nahi duen ororentzat:
  Aste Nagusia
bakarra dago
hamar gauekoa
munduan.

Abuztuan Bilbon
denok batera
katuak eurak be
jaietan.

Mari, Mari,
Marijaia dator
Mari, Mari,
Marijaia dator.

Uger, uger,
Bilboko uretan
Mari, Mari,
Marijaia dator.

Abuztuan danok
zahar eta gazte
gizon eta andre
jaietan.

Zapia lepoan
alkar hartuta
kolore guztiak
dantzetan.

Goxa eta erlojua
ez ei doaz batera
bata edo bestea
zoratu egin da.

Hara, hara, hara,
hara nor datorren
hara, hara, hara,
gure Marijaia.

Ene, ene, ene,
oi ai ene bada
aste hau pasata
barriro joango da.

Marijaia bera
gure Marijaia
Bilbora etorri da
Aste Nagusira.

Aste Nagusi
bakarra munduan
bakarra munduan
Marijaia

                               Kepa Junkeraren abestia

2010/08/20

Aste osoko eguraldia

Euskalmet etik ateratako informazioa jarriko dizuet jarraian, eguraldiaren arabera planak egin ditzazuen.

                                                           6 EGUNETAKO JOERA
2010/08/20
OSTIRALA
2010/08/21
LARUNBATA
2010/08/22
IGANDEA
2010/08/23
ASTELEHENA
2010/08/24
ASTEARTEA
2010/08/25
ASTEAZKENA
Oskarbi Oskarbi Ekaitz ahulak Zaparrada arinak Zaparrada arinak Hodeiguneak
Tenperaturaren gorakada Tenperaturaren gorakada nabarmena Tenperaturaren beherakada nabarmena Tenperaturaren beherakada Tenperaturaren beherakada Tenperatura egonkorra
Haize aldakorra Haize ahula Haize aldakorra Haize aldakorra Haize ahula Haize ahula

2010/08/19

Leitzaran Bailara ezagutzen

 Leitzaran Bailara ezagutzea gomendatzen dizuet. Leitzaran bailara Andoaindik Leitzaraino doan bailara da. Egun pasa joateko plan ezin hobea, bizikletan joan daiteke via berdea baita, oinez, edo zaldiz ere, ibilbide honetan hainbat txoko polit ikusi daitezke, uraren interpretazio zentrua ere topatu dezakegu Andoainen, Sorginen zubiaren ondoan.
                     NATURAREKIN GOZATU NAHI BADUZUE, ZATOZTE LEITZARAN BAILARA EZAGUTZERA!!!!


 Hona hemen Leitzaran bailarako bideo txiki bat
                                                                  Leitzaran Bailara

2010/08/17

Donostiako Aste Nagusia!!!

Donostiako aste nagusia hasi da!!
Bihar astezkena hainbat ekintza antolatu ditu Donostiako udaletxeak, aukera izanez gero buelta txiki bat ematea gomendatzen dizuet, goizeko 11:00 tan Puzgarriak daude Boulevarren, beraz ONGI PASA ETA SALTO BATZUK EMAN NAHI BADITUZUE ANIMATU!!

 Donostiako aste nagusian izango diren ekintzak ikusi nahi badituzue beheko hitzetan Klik egin:



2010/08/12

Etxean geratzekotan....

Gaurko eguraldiarekin hondartzara joatea ezinezkoa da. Beraz aukera batzuk emango dizkizuet.

 1- Etxean geratzekotan aspaldi gordetako jolaska atera ditzakegu, urtean zehar joku batzuetara jolasteko denbora asko izaten ez dugunez, horrelako eguraldiak aprobetxatzea da onena. Aukera badaukagu lagunak etor daitezke etxera eta beraiekin jolastu genezake, arratsalde bikain bat pasatzeko.

2- Etxean geratzen bagara eta lagunak oporretan badaude, beste motako jokoak erabili beharko ditugu, puzzleak esate baterako, playmobil, plastilina, panpinak.. Hainbat gauza erabili ditzakegu arratsalde dibertigarria pasatzeko.

3- Beste aukera bat nik ematen dizuedana da, baina hau azken errekurtso bezala erabili behar da. Interneteko helbide elektroniko honetan, jokoak eta eskulanak aurkitu ditzakegu.

  Hona hemen helbidea:    Eskulanak eta jokoak euskaraz
             

ONGI IBILI  !!!!

2010/08/09

Eguraldia

Eguraldiaren informazioa atera dizuet, Euskalmetetik, zuek astea nolakoa izango den jakiteko eta honen arabera plan ezberdinak egin ditzazuen.

 Hona hemen euskalmet eko helbidea : EUSKALmet

2010/08/09
ASTELEHENA
2010/08/10
ASTEARTEA
2010/08/11
ASTEAZKENA
2010/08/12
OSTEGUNA
2010/08/13
OSTIRALA
2010/08/14
LARUNBATA
Hodeitsu Hodeiguneak Hodei gutxi Zaparrada arinak Hodeitsu Hodei gutxi
Tenperatura egonkorra Tenperaturaren gorakada Tenperatura egonkorra Tenperaturaren beherakada Tenperatura egonkorra Tenperaturaren gorakada
Haize ahula Haize ahula Haize ahula Haize ahula Haize ahula Haize ahula

2010/08/05

Celedon badator

Atzo Gasteizeko jaiak hasi ziren, agian batzuek Celedonen jeitsiera telebistatik ikusteko aukera izan zenuten, polita benetan. Hurrengo egunetan Gasteizaera joateko aukera badaukazue, aprobetxatu, bertan aukera ezberdin asko izango dituzue, egun hauetan zehar zer dagoen jakin nahi baduzue, elbide honetan sakatu eta jai hauetako agendan sartuko zarete.

FESTETAKO EKINTZAK!!

2010/08/03

Euriarekin zer??

             Gaur hondartzara joateko eguraldi oso aproposa egiten ez duenez, etxean geratzekotan honako hau proposatzen dizuet.
              Gaileta ingelesak egin ditzakegu erosketa asko egin behar gabe.


               Osagaiak:
                   - Hirina 300gr
                   - Mantekila 200gr
                   - Azukrea 50gr.


               Pausoak:
                    - Azukrea, eta mantekila ongi nahastu.
                    - Ondoren nahasketa honi hirina gehitu.
                    - Egindako masa ongi zabaldu, botila edo rodilo batekin eta gaileta itxura eman.
                    - Labean sartu eta eginak daudenean labetik atera.