Blog honetan, Udan zehar plan desberdinak egiteko aukera emango dizkizuet, udara entretenigarria, hezitzailea eta desberdina izan dadin, eguraldiaren araberako planak eskeiniko dizkizuet.

2010/08/21

MARIJAIA DATOR!!!

Gaur Bilboko aste nagusia hasten da! hainbat ekintza egongo aste oso batean zear. Aukera izanez gero Bilbora joan zaitezte festaz gozatzeko, hori bai!! kontuz ibili, Marijaiaren harrerara joaten bazarete, zikin zikin bukatzu dezakezue eta, txanpaina, hirina... botatzen baitira txupinazoa ondoren.

  Kepa Junkera.


Ondoren Marijaiaren abestiaren letra jarriko dizuet, ikasi nahi duen ororentzat:
  Aste Nagusia
bakarra dago
hamar gauekoa
munduan.

Abuztuan Bilbon
denok batera
katuak eurak be
jaietan.

Mari, Mari,
Marijaia dator
Mari, Mari,
Marijaia dator.

Uger, uger,
Bilboko uretan
Mari, Mari,
Marijaia dator.

Abuztuan danok
zahar eta gazte
gizon eta andre
jaietan.

Zapia lepoan
alkar hartuta
kolore guztiak
dantzetan.

Goxa eta erlojua
ez ei doaz batera
bata edo bestea
zoratu egin da.

Hara, hara, hara,
hara nor datorren
hara, hara, hara,
gure Marijaia.

Ene, ene, ene,
oi ai ene bada
aste hau pasata
barriro joango da.

Marijaia bera
gure Marijaia
Bilbora etorri da
Aste Nagusira.

Aste Nagusi
bakarra munduan
bakarra munduan
Marijaia

                               Kepa Junkeraren abestia

No hay comentarios:

Publicar un comentario